Azken txanpan sartu da Herriarteko Eskuzko Txapelketa
2015/06/16 | Lehiaketa
Finalerdien joanekoak jokatuko dituzte asteburuan Azpeitia / Astigarragak eta Tolosa / Zizurkilek; finala uztailaren 5ean izango da, 10:30ean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan
![]() Azken txanpan sartu da Herriarteko Eskuzko Txapelketa. Asteburu honetan finalerdien joanekoak jokatuko dituzte Azpeitiak, Astigarragak, Tolosak eta Zizurkilek. Ondoren zehazten ditugu jaialdiak:
OSTIRALA, EKAINAK 19 - 22:00, Azpeitia-Frontoi Txiki: AZPEITIA / ASTIGARRAGA
LARUNBATA, EKAINAK 20 - 19:00, Tolosa-Beotibar: TOLOSA / ZIZURKIL
Hurrengo asteburuan (2015-06-28) jokatuko dituzte finalerdien itzulikoak. Eta finala ate joka dago, beraz: uztailaren 5ean izango da, 10:30ean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.
Edizio honetan, 22 herrik eman zuten izena eskuko lehian, honakoek:
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Donostia Kirolarekin lortutako hitzarmenari esker, hiriko instalazioak erabiltzeko aukera izango da, eta eskuko finala (palakoa bezala) Atano III.ean jokatuko da.
Gipuzkoa Berria da 2015eko Txapelketaren babeslea. Eta, hari esker, duela urte batzuk banatzen ziren sariak banatzeko aukera izango du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Eskuz, 5000 euro jasoko ditu txapeldunak, 2500 txapeldunordeak eta 1250 euro bai 3. bai 4. sailkatuak.Gainera, kanporaketa bakoitzeko 450 euroko saria jasoko dute eskuko parte-hartzaileek.
Informazio eta irudi gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Argazki galeriak ataletan. |
|









