Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Andoainen
2019/05/30 | Lehiaketa
18:00etan hasiko da jaialdia; lehenik, adimen urritasuneko paletako txapelketako finalak izango dira ikusgai, eta ondoren gurpil aulkiko paletako lehiarena
Pilota Egokituaz gozatzeko aukera izango da datorren larunbatean (2019-06-01), Andoainen. Izan ere, jolas, erakustaldi eta erronkaz gain, hainbat txapelketatako finalak izango dira ikusgai, 18:00etatik aurrera. Lehenik, adimen urritasuneko paletako txapelketako finalak jokatuko dituzte, eta ondoren gurpil aulkiko paletako lehiarena.
Ondorengo lerrotan dituzue jaialdiaren xehetasunak:
Ekainak 1, larunbata, 18:00, Andoain
1. Paleta binaka, adimen urritasuna. FINALA LIGA GORRIA:
2. Paleta binaka, adimen urritasuna. FINALA LIGA URDINA:
3. Paleta binaka, gurpil aulkiak. FINALA:
Honako pilotariak lehiatu dira aurten Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketan:
Adimen urritasuna
Gurpil aulkiak
Webgune honetako Lehiaketa-Egokitua-Gipuzkoa-pala egokitua atalean kontsulta daiteke txapelketa honen inguruko informazio guztia. |
|








