Emakumeen eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketa-Goiener Sariko finalen emaitzak
2025/06/23 | Lehiaketa
Galardik (Oiarpe) irabazi du infantilen 1. mailako lehia, Arizmendik (Alde Zaharra) infantilen 2. mailakoa, Sorondok (Alde Zaharra) jantzi du jubenil kategoriako txapela eta Larrartek (Behar Zana) nagusiena
![]() Emakume pilotarien jaialdi ederraz gozatzeko aukera izan zen, larunbatean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Bertan jokatu ziren emakumeen eskuz banaka lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketa-Goiener Sariko (jubenilak eta nagusiak) eta Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa-Goiener Sariko (infantilak) finalak. Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Ekainak 21, larunbata, 10:00, Donostia-Atano III
1. Eskuz banaka lau t'erdian, infantilak 2. maila:
2. Eskuz banaka lau t'erdian, infantilak 1. maila:
3. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilak:
4. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusiak:
Ezin izan bazenuen Atanon bertan izan edo Hamaika telebistatik edo Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko YouTube kanaletik emankizuna jarraitu, aukera baduzu oraindik. GEPFren kanalean duzu ikusgai jaialdia osorik: https://www.youtube.com/@gipuzkoapilotaemankizunak. |
|









