Bukatzear da Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa

2025/06/18 | Lehiaketa

Zesta-puntaz, dagoeneko baditugu finalistak: Mutriku eta Zumaia; eskuz eta gomazko paletaz, jardunaldi honetan ezagutuko ditugu: Beasain, Hernani, Oiartzun eta Zestoa dira hautagaiak eskuz, eta Aia, Andoain, Astigarraga eta Deba gomazko paletaz

Bukatzear da 2025eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa

Zesta-puntaz, dagoeneko baditugu finalistak: Mutriku eta Zumaia. Ekainaren 28 arratsaldez jokatuko dute finala bi herriek, Mutrikun.

Eskuz ere ate joka dugu finala; asteburuan ezagutuko ditugu herri finalistak: Oiartzun edo Zestoa alde batetik eta Hernani edo Beasain bestetik. Finalerdien itzulerakoak jokatuko dituzte; joanekoetan, 1-2 irabazi zion Hernanik Beasaini eta 0-3 Oiartzunek Zestoari.

Eta gomazko paletaz ere herri finalistak zeintzuk diren jakingo dugu jardunaldi honetan: Finalerdien itzulerakoetan, Astigarraga eta Aia izango dira aurrez aurre batetik, eta Deba eta Andoain bestetik; joanekoetan, 2-1 irabazi zion Andoainek Debari eta 1-2 Astigarragak Aiari.

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetako kartelera:

 

EKAINAK 19, OSTEGUNA
 

- 19:00, Astigarraga-Txomiñene: ASTIGARRAGA vs AIA (gomazko paleta, finalerdiak, itzulerakoa)

- 19:00, Deba-Aldats: DEBA vs ANDOAIN (gomazko paleta, finalerdiak, itzulerakoa)

 

EKAINAK 21, LARUNBATA
 

- 17:00, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN vs ZESTOA (eskua, finalerdiak, itzulerakoa)

 

EKAINAK 22, IGANDEA
 

- 16:45, Hernani-Udalekoa: HERNANI vs BEASAIN (eskua, finalerdiak, itzulerakoa)

 

 

Edizio honetan, 21 herrik eman zuen izena eskuzko lehian, 6 aritu dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntazDenera, 44 herri eta 460 pilotari elkartu ditu txapelketak (266 eskuz, 46 palaz, 107 gomazko paletaz eta 41 zesta-puntaz).

 

 

Eskuzko txapelketaren 57. edizioa izango da aurtengoa, 34.a larruzko paletaz eta pala motzez, 27.a zesta-puntaz eta 7.a gomazko paletaz.

 

 

Rural Kutxak eta Aramendia pasteleriak berriro babestu dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa.

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

*Argazkiak: Zestoa (Danbolin) eta Beasain.

 

 

 














Ir arriba