Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako palako finala, igandean, Andoainen
2025/06/17 | Lehiaketa
Gazteleku 1 eta Oiangu 1 taldeek neurtuko dituzte indarrak, Arrate frontoian, 11:00etan
![]() 2024-25 denboraldia ari da pixkanaka-pixkanaka bukaerara gerturatzen, baina oraindik gelditzen da finalik jokatzeko: esaterako, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako palako finala; igande goizean jokatuko dute Gazteleku (Andoain) eta Oiangu (Ordizia) klubetako pilotariek, Andoainen:
Ekainak 22, igandea, 11:00, Andoain-Arrate
Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-G-Pala txokoan. |
|










