Goiener Sariko infantilen, jubenilen eta nagusien finalak, larunbatean, Donostiako Atano III.ean
2025/06/19 | Lehiaketa
Emakumeen eskuz banaka lau terdiko lau final izango dira ikusgai, 10:00etatik aurrera; Hamaika telebistak zuzenean eskainiko du jaialdia, eta federazioak sortu berri duen YouTube kanalean ere finalak ikusteko aukera izango da
![]() Emakume pilotarien beste jaialdi garrantzitsu batetaz gozatzeko aukera izango da asteburu honetan, Goiener Sariko infantilen, jubenilen eta nagusien finalak jokatuko baitituzte, larunbatean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. 10:00etan hasiko da jaialdia, eta emakumeen eskuz banaka lau t'erdiko lau final izango dira ikusgai: Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako infantilen bi partida (1. eta 2. maila), eta Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako beste bi (jubenilak eta nagusiak). Hamaika telebistak zuzenean eskainiko du jaialdia, eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak sortu berri duen YouTube kanalean ere (https://www.youtube.com/@gipuzkoapilotaemankizunak) finalak ikusteko aukera izango da, zehazki lotura honetan klikatuta: https://www.youtube.com/watch?v=cylxOyplx0s.
Hauexek dira jaialdiaren xehetasunak:
Ekainak 21, larunbata, 10:00, Donostia-Atano III
1. Eskuz banaka lau t'erdian, infantilak 2. maila:
2. Eskuz banaka lau t'erdian, infantilak 1. maila:
3. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilak:
4. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusiak:
Informazio gehiago, Lehiaketa-Errendimendua-EHI-G-Eskuz banaka neskak-Goiener Saria eta Lehiaketa-Federatua-G-Eskuz banaka 4T emakumeak-Goiener Saria ataletan. |
|











