Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa-Elay Sariko finalak, larunbatean, Amasan
2025/06/11 | Lehiaketa
16:00etan hasiko da jaialdia: Arandia (Ilunpe) eta Aldasoro (Ataun) izango dira aurrez aurre alebinetan eta Eizagirre (Behar Zana) eta Olano (Bergara) infantiletan; Errendimenduko Udaberri Sariko (eskuz binaka) finalak ere jokatuko dituzte jardunaldi honetan, Anoetan eta Azpeitian
![]() Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa-Elay Sariko finalak jokatuko dituzte, larunbat arratsaldean, Amasako frontoian. 2. urteko alebin kategoriako eta infantil kategoriako pilotariak lehiatu dira txapelketa honetan, buruz buru. 16:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, Ilunpe klubeko (Azpeitia) Arandia eta Ataungo Aldasoro izango dira aurrez aurre, alebinen finalean; ondoren, infantilenean, Behar Zana klubeko (Amasa-Villabona) Eizagirrek eta Bergarako Olanok neurtuko dituzte indarrak:
Ekainak 14, larunbata, 16:00, Amasa
1. Alebinak:
2. Infantilak:
Lehiaketa-Errendimendua-EHI-G-Berezkoak (eskuz)-Elay Saria txokoan kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.
Errendimenduko Udaberri Sariko finalak ere ikusgai izango dira asteburuan. Alebinak eta infantilak lehiatu dira txapelketa honetan ere, kasu honetan eskuz binaka. Anoetan jokatuko dira final batzuk, ostiralean, eta Azpeitian gainontzekoak, larunbatean:
Ekainak 13, ostirala, 18:30, Anoeta-Alkartasuna
1. Eskuz binaka, infantilak 3. maila:
2. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak 2. maila:
3. Eskuz binaka, infantilak 2. maila:
Ekainak 14, larunbata, 16:30, Azpeitia-Frontoi Txiki
1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak 1. maila:
2. Eskuz binaka, infantilak 1. maila:
Lehiaketa-Errendimendua-EHI-U-Eskuz binaka txokoan kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia. |
|


.png)









