Xabierrek (Urbieta II) eta Andonik (Urbieta III) jantzi dute txapela Urbietarren arteko lehian
2025/05/26 | Lehiaketa
Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterioa Sariko finala irabazi dute, Ibairen (Urbieta IV) eta Jonen (Urbieta I) aurka
![]() Urbietarren arteko lehian, Xabierrek (Urbieta II) eta Andonik (Urbieta III) jantzi dute txapela. Haiek irabazi dute Gipuzkoako Pasaka Txapelketa-Zizurkilgo Zimiterioa Sariko finala, Ibairen (Urbieta IV) eta Jonen (Urbieta I) aurka. Giro polita sortu da Zizurkilgo Udalak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak elkarlanean antolatutako txapelketan, eta ikusle ugari gerturatu da finala jarraitzera:
Maiatzak 24, larunbata, 12:00, Zizurkil-Zimiterioa
|
|










