Udaberri Sariko azken finalak, asteburuan
2025/03/26 | Lehiaketa
Eskuz binakako (kadeteen 1. maila, jubenilen 1., 2. eta 3. maila eta nagusien 2. maila) eta gomazko paletako (nagusien 2. maila) finalak izango dira ikusgai, Anoetan, Aretxabaletan, Azkoitian, Aian eta Tolosan; Behar Zana, Intxurre eta Eple klubek irabazi dituzte aurreko asteburuko eskuz binakakoak
![]() Udaberri Sariko azken finalak izango dira ikusgai, asteburuan, Anoetan, Aretxabaletan, Azkoitian, Aian eta Tolosan: eskuz binakakoak (kadeteak 1. maila, jubenilak 1., 2. eta 3. maila eta nagusiak 2. maila) eta gomazko paletakoak (nagusiak 2. maila). Ondorengo lerroetan dituzue jaialdi guztien xehetasunak:
Martxoak 28, ostirala, 18:30, Anoeta-Alkartasuna
Martxoak 28, ostirala, 19:00, Aretxabaleta-Udalekoa
Martxoak 29, larunbata, 09:30, Azkoitia-Gurea
2. Eskuz binaka, jubenilak 3. maila:
Martxoak 28, larunbata, 18:00, Aia-Udalekoa
Martxoak 30, igandea, 10:30, Tolosa-Beotibar
Bestetik, Behar Zana, Intxurre eta Eple klubek irabazi dituzte asteburuan jokatutako eskuz binakako finalak: kadeteen 3. mailakoa Behar Zanako pilotariek, kadeteen 2. mailakoa Intxurrekoek eta nagusien 1. mailakoa Eplekoek:
Martxoak 21, ostirala, 19:15, Alegia-Elorri
2. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila:
3. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia.
*Argazkia: Intxurre kluba. |
|









