Udaberri Sariko eskuz binakako lehen finalak, ostiralean, Alegian
2025/03/19 | Lehiaketa
Kadeteen 2. eta 3. mailako eta nagusien 1. mailako lehiak jokatuko dituzte, 19:15ean hasita; Intxurre (gomazko paleta emakumeak), Txost (gomazko paleta jubenilak), Loiolatarra (gomazko paleta nagusiak, 1. maila), Euskal Jolas (larruzko paleta) eta Hondarribia (zesta-punta jubenilak) klubek irabazi dituzte aurreko asteburuko finalak
![]() Udaberri Sariko final gehiago izango dira ikusgai, asteburuan; zehazki, eskuz binakako lehendabizikoak, ostiral iluntzean, Alegian: kadeteen 2. eta 3. mailakoak eta nagusien 1. mailakoa:
Martxoak 21, ostirala, 19:15, Alegia-Elorri
2. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila:
3. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
Bestetik, pasa den asteburuan jokatutako finaletan, klub hauetako pilotariek irabazi dute: Intxurre (gomazko paleta emakumeak), Txost (gomazko paleta jubenilak), Loiolatarra (gomazko paleta nagusiak, 1. maila), Euskal Jolas (larruzko paleta) eta Hondarribia (zesta-punta jubenilak). Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Martxoak 14, ostirala, 19:00, Alegia-Intxurre
Martxoak 14, ostirala, 20:00, Donostia-Loiola
2. Gomazko paleta, nagusiak 1. maila:
Martxoak 15, larunbata, 11:30, Deba-Aldats
1. Larruzko paleta, nagusiak:
Martxoak 16, igandea, 11:00, Hondarribia-Jostaldi
1. Zesta-punta, jubenilak:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia. |
|











