Gazteleku, Bergara, Oiangu, Altzatarra eta Danok Bat garaile alebinen eta infantilen finaletan
2025/03/17 | Lehiaketa
Neska alebinen eskuz binakakoa, neska infantilen eskuz binakakoa, infantilen larruzko paletakoa, infantilen ikus paletakoa eta alebinen eta infantilen zesta-puntakoak irabazi dituzte, hurrenez hurren
![]() Alebin eta infantil kategorietako hainbat txapelketatako finalak jokatu dituzte, asteburuan: Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako emakumeen eskuz binakakoak (alebinak eta infantilak), Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finala (infantilak), Errendimenduko Udaberri Sariko ikus paletakoa (infantilak), Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako zesta-puntako finala (alebinak) eta Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako zesta-puntakoa (infantilak). Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
ESKUZ BINAKA, EMAKUMEAK
Martxoak 14, ostirala, 19:00, Zizurkil-Intxaur
2. Infantilak:
PALETA (LARRUZKO PALETA ETA PALETA IKUS)
Martxoak 14, ostirala, 19:30, Ordizia-Beti Alai
2. Paleta ikus, infantilak (Udaberri):
ZESTA-PUNTA
Martxoak 15, larunbata, 18:00, Mutriku-Miruaitz
2. Infantilak (Errendimendua):
Webgune honetan bertan kontsulta daiteke txapelketa hauen guztien inguruko informazioa, ondorengo ataletan klikatuz: Lehiaketa-Errendimendua-EHI-G-Eskuz binakak neskak, Lehiaketa-Errendimendua-EHI-G-Paleta(LP), Lehiaketa-Errendimendua-EHI-U-Paleta(ikus), Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Zestapunta eta Lehiaketa-Errendimendua-EHI-G-Zestapunta.
*Argazkiak: Gazteleku eta Danok Bat klubak. |
|









