Iraitz Huegunek irabazi du XV. Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako buruz buruko finala

2025/03/17 | Lehiaketa

15-13ko emaitzarekin nagusitu zaio azkenean Eneko Sagarmendiri adimen urritasuneko kategorian; lehia estua jokatu dute Mindarako bi pilotariek

Iraitz Huegun Iturraldek (Mindara) irabazi du adimen urritasuneko buruz buruko finala Euskal Pilota Egokituko XV. Gipuzkoako Txapelketan. Lehia estua jokatu du bere klubeko Eneko Sagarmendi Fernandezen kontra, eta azkenean 15-13ko emaitzarekin lortu du txapela janztea.

 

 

Finalez gain, beste hainbat lehia ikusteko aukera izan zen larunbatean, Asteasun: adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketako buruz buruko lau norgehiagoka, eta gurpil aulkiko gomazko paleta txapelketako beste lau, azken hauek binaka. Gurpil-aulkikoen kasuan, gainera, bikote finalistak erabakita gelditu dira: Leire Troitiño Berasategi-German Elkoro Elzo (Kemen) eta Aingeru Senperena Iraola (Kemen)-Mikel Merino (Añorga).

 

 

Ondorengo lerroetan jaso ditugu larunbateko jaialdiaren emaitza guztiak:

 

Martxoak 15, larunbata, 10:00, Asteasu-Usarrabi


1. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
Josu Arratibel Agirrebarrena (GKEF-Ataun) 15
Jon Alzuguren Aizpurua (Mindara) 13

2. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
Joseba Lasa Elizagoien-Asier Navaridas Kortabarria (Kemen) 10
Leire Troitiño Berasategi-German Elkoro Elzo (Kemen) 15

3. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
Haritz Lertxundi Silveti (Zarautz) 15
Hodei Asteasu Santos (Mindara) 14

4. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
Manuel Quesada Morillas-Beñat Lizaso Muxika (Kemen) 13
Aingeru Senperena Iraola (Kemen)-Mikel Merino (Añorga) 15

5. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
Jon Alzuguren Aizpurua (Mindara) 15
Hodei Asteasu Santos (Mindara) 4

6. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
Joseba Lasa Elizagoien-Asier Navaridas Kortabarria (Kemen) 8
Aingeru Senperena Iraola (Kemen)-Mikel Merino (Añorga) 15

7. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
Josu Arratibel Agirrebarrena (GKEF-Ataun) 15
Haritz Lertxundi Silveti (Zarautz) 3

8. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
Manuel Quesada Morillas-Beñat Lizaso Muxika (Kemen) 8
Leire Troitiño Berasategi-German Elkoro Elzo (Kemen) 15

9. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka. FINALA
Iraitz Huegun Iturralde (Mindara) 15
Eneko Sagarmendi Fernandez (Mindara) 13

 

 

Datozen jardunaldiak martxoaren 29an eta apirilaren 12an izango dira, Zumaian eta Ordizian, hurrenez hurren. Binakako finalak maiatzaren 10ean jokatuko dituzte, Oiartzunen.

 

 

*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF).

 

 

 














Ir arriba