Alebin eta infantil kategorietako final ugari ikusgai asteburuan, Zizurkilen, Ordizian eta Mutrikun

2025/03/13 | Lehiaketa

Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako emakumeen eskuz binakako finalak jokatuko dituzte Zizurkilen, ostiralean; egun berean, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletakoa eta Udaberriko paletakoa (ikus), Ordizian; eta larunbatean, Mutrikun, zesta-puntakoak, Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketakoa eta Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketakoa

Beste hainbat final ere izango dira ikusgai, asteburuan: alebin eta infantil kategorietakoak, hain zuzen ere; Zizurkilek, Ordiziak eta Mutrikuk hartuko dituzte jaialdi hauek. Zizurkilen, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako emakumeen eskuz binakako finalak (alebinak eta infantilak) jokatuko dituzte, ostiralean. Ordizian, egun berean, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finala (infantilak) eta Errendimenduko Udaberri Sariko ikus paletakoa (infantilak). Eta Mutrikun, larunbatean, Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako zesta-puntako finala (alebinak) eta Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako zesta-puntakoa (infantilak).

Hauexek dira, hain zuzen ere, finalen jaialdiak:

 

 

ESKUZ BINAKA, EMAKUMEAK

 

Martxoak 14, ostirala, 19:00, Zizurkil-Intxaur


1. Alebinak:
GAZTELEKU (Arhane Aierbe Eizagirre-Ainere Azpiazu Moreno)
ZIOTZA (Katixa Ibarbia Oiarzabal-Naike Odriozabala Mujika)

2. Infantilak:
BERGARA (Nora De Vega Ojanguren-Lur Egizabal Jimenez)
ZAZPI ITTURRI (Maria Balerdi De Pavia-Itxaso Iparragirre Ormazabal)

 

 

PALETA (LARRUZKO PALETA ETA PALETA IKUS)

 

Martxoak 14, ostirala, 19:30, Ordizia-Beti Alai


1. Larruzko paleta, infantilak (Gipuzkoa):
OIANGU 1 (Aritz Maiora Barandiaran-Josu Soberon Carrasco)
OIANGU 2 (Ekai Andonegi Gutierrez-Xuban Sardon Arizmendi-Adur Salaberria Casco)

2. Paleta ikus, infantilak (Udaberri):
ALTZATARRA (Manex Llamero Mondragon-Aratz Diaz de Mendibil Paredes-Xabi Rodriguez Lopez)
ZUMAIA (Oier Alkorta Egurza-Xabat Esteibar Mora-Aimar Rodriguez Zubizarreta)

 

 

ZESTA-PUNTA

 

Martxoak 15, larunbata, 18:00, Mutriku-Miruaitz


1. Alebinak (Eskola Kirola, parte-hartzea):
DANOK BAT 1 (Barrios-Kerejeta)
ZUMAIA (Arizaga-Osanbela)

2. Infantilak (Errendimendua):
DANOK BAT 3 (Ekain Osa Mendizabal-Mikel Urreizti Gonzalez)
BEOTIBAR (Amets Igerategi Gilisagasti-Oinatz Lizarraga Trabazos)

 

 

 

 

 

 














Ir arriba