Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako buruz buruko finala, larunbatean, Asteasun
2025/03/14 | Lehiaketa
Iraitz Huegunek (Mindara) eta Eneko Sagarmendik (Mindara) jokatuko dute adimen urritasuneko teniseko paletako finala; 10:00etan hasiko da jaialdia, eta finalaren aurretik beste hainbat lehia ere izango da ikusgai
![]() Euskal Pilota Egokituko XV. Gipuzkoako Txapelketan, lehendabiziko finala jokatuko dute, larunbatean, Asteasuko Usarrabi frontoian: adimen urritasuneko teniseko paletako buruz buruko finala, hain zuzen ere. Mindara klubeko bi pilotari izango dira aurrez aurre: Iraitz Huegun eta Eneko Sagarmendi. 10:00etan hasiko da jaialdia, eta finala azken norgehiagoka izango da; aurretik, beste hainbat lehia ikusteko aukera izango da: adimen urritasuneko teniseko paletako buruz burukoak eta gurpil aulkiko gomazko paletako binakako norgehiagokak. Sari-banaketa 14:00ak alderako aurreikusten da.
Jaialdiaren xehetasun guztiak, hemen:
Martxoak 15, larunbata, 10:00, Asteasu-Usarrabi
2. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
3. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
4. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
5. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
6. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
7. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka:
8. Gomazko paleta (gurpil aulkian), binaka:
9. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka. FINALA
Banako lehia bukatuta, binakakoarekin aurrera jarraituko dute pilotariek. Martxoaren 2an Zumaian dute hitzordua, eta apirilaren 12an Ordizian. Binakako finalak maiatzaren 10ean izango dira, Oiartzunen.
*Argazkiak: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (GKEF). |
|









