Urte berriarekin batera txapelketa gehiago jarriko dira martxan, eta berriz ere lehiatzeko aukera izango dute Gipuzkoako pilotari guztiek.
Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute horietako hainbatek, eta gainontzekoek espezialitate, kategoria eta maila anitzeko hainbat lehian ariko dira buru-belarri: Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gomazko paletako banakako lehian (7aren barruan aurrena eta kantxa osoan ondoren); Udaberri Sarian, eskuz binaka, gomazko paletaz eta larruzko paletaz; eskuz binakako (orokorra eta neskei zuzendutakoa), zesta-puntako eta larruzko paletako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan; edo paletako (ikus) Errendimenduko Udaberri Sarian.
Jarraian dituzue xehetasun gehiago:
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa (gomazko paleta banaka)
-
7aren barruan ariko dira lehenik, urtarrilaren 12ko jardunaldian hasita; eta kantxa osoan ondoren, matxoaren 2ko asteburutik aurrera
-
Bietan nagusietan, 1. eta 2. mailan
-
31 pilotarik eman du izena 7aren barruan (10 1. mailan eta 21 2. mailan) eta 28 lagunek kantxa osoan aritzeko (9 1. mailan eta 19 2. mailan)
-
Otsailaren 23ko asteburuan jokatuko dute finala 7aren barruan, eta kantxa osoko lehiakoa apirilaren 13koan
Udaberri Saria (eskuz binaka, gomazko paleta eta larruzko paleta)
-
Eskuz, kadeteek (1., 2. eta 3. maila), jubenilek (1., 2. eta 3. maila) eta nagusiek (1. eta 2. maila) jokatuko dute; gomazko paletaz, jubenilek, nagusiek (1. eta 2. maila) eta neska nagusiek; eta larruzko paletaz, nagusiek
-
115 taldek eman du izena eskuz binaka: 48 kadete kategorian (18+23+7), 31 jubenil kategorian (10+17+4) eta 36 nagusi kategorian (16+20); 38 talde ariko dira gomazko paletaz: 4 jubeniletan, 30 nagusietan (4+26) eta 4 neska nagusietan; eta 4 bikote lehiatuko dira larruzko paletaz
-
Final guztiak martxoan izango dira ikusgai, 3 asteburutan jarraian (16, 23 eta 30)
Gipuzkoa Errendimendua (eskuz binaka)
-
Alebinek (1. eta 2. maila) eta infantilek (1., 2. eta 3. maila) jokatuko dute
-
70 taldek eman du izena alebinetan (41+29) eta 113 taldek infantiletan (26+69+18)
-
Bai alebinetan bai infantiletan, lehendabiziko fasean denak elkarrekin jokatuko dute, eta sailkapenaren arabera hiru txapelketetan jarraituko dute aurrera: Gipuzkoakoa eta eskualdeetakoak (Mendebaldea eta Ekialdea)
-
Final guzti-guztiak martxoaren 30eko asteburuan izango dira ikusgai
Gipuzkoa Errendimendua (eskuz binaka neskak)
-
Alebinak eta infantilak lehiatuko dira
-
3 bikotek eman du izena alebinetan, eta 8k infantiletan
-
Bi finalak martxoaren 16ko jardunaldian jokatuko dituzte
Gipuzkoa Errendimendua (zesta-punta)
-
Alebinek (parte-hartzea) eta infantilek (errendimendua) jardungo dute
-
11 bikote lehiatuko dira alebinetan, eta 14 infantiletan
-
Bi final hauek ere martxoaren 16ko jardunaldian aurreikusten dira
Gipuzkoa Errendimendua (larruzko paleta)
-
Infantil kategoriako palistek jokatuko dute
-
4 taldek eman du izena
-
Finala, martxoaren 16ko asteburuan
Udaberri Errendimendua (paleta ikus)
-
Hemen ere infantil kategoriako palistak lehiatuko dira
-
4 talde
-
Final hau ere, martxoaren 16ko jardunaldian
Webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daiteke informazio guztia.