Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako eta gomazko paleta binakako azken finalak, asteburuan
2023/12/20 | Lehiaketa
Ostiral iluntzean, Alegian, gomazko paletako nagusien 3. mailako lehia izango da ikusgai; larunbat goizean, Villabonan, emakumeen gomazko paletako jubenilen finala eta eskuz binaka kadeteen 2. mailakoa; eta igande goizean, Amezketan, eskuz binaka jubenilen 2. mailako eta nagusien 3. mailako finalak jokatuko dituzte
![]() Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako final gehiagoz gozatzeko aukera izango da, berriz ere, asteburuan (2023-12-24). Hain zuzen ere, ostiraletik igandera bitarte, eskuz binakako eta gomazko paleta binakako azken finalak izango dira ikusgai, Alegian, Villabonan eta Amezketan. Ondorengo lerroetan dituzue hiru jaialdi horien xehetasunak:
Abenduak 22, ostirala, 20:00, Alegia-Elorri
1. Gomazko paleta binaka, nagusiak 3. maila:
BELOKI 1 (Jon Andueza-Mikel Rodriguez)
BEOTIBAR 2 (Javier Iraola-Haritz Zabala)
Abenduak 23, larunbata, 10:30, Villabona-Bear Zana
2. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila:
Abenduak 24, igandea, 11:00, Amezketa-Larrunarri
1. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila:
2. Eskuz binaka, nagusiak 3. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka ataletan kontsulta daiteke lehia hauen inguruko informazio guztia. |
|









