Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako eta zesta-puntako finalak, Zarautzen eta Hondarribian
2023/11/29 | Lehiaketa
Zarautzek hartuko ditu, ostiral iluntzean, gomazko paletako nagusien 1. eta 2. mailako finalak; eta Hondarribian izango dira ikusgai, larunbat arratsaldean, kadete, jubenil eta nagusien 1. eta 2. mailako zesta-puntako binakakoak
![]() Beste hainbat final izango dira ikusgai, asteburuan (2023-12-03), Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan: oraingo honetan, gomazko paletakoak (nagusiak 1. eta 2. maila; 3. mailakoa aurrerago jokatuko dute), eta zesta-puntako binakakoak (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila). Zarautzen jokatuko dituzte gomazko paletakoak, ostiral iluntzean, eta Hondarribian zesta-puntakoak, larunbat arratsaldean.
Hemen dituzue bi jaialdi hauen xehetasunak:
Abenduak 1, ostirala, 18:30, Zarautz-Aritzbatalde
1. Gomazko paleta, nagusiak 2. maila:
ZARAUTZ 2 (Javier Daguerre-Julen Loidi)
BEOTIBAR (Odei Arregi-Mikel Goitia)
2. Gomazko paleta, nagusiak 1. maila:
LAGUNAK (Kepa Arrizabalaga-Gorka Lizarralde)
DANOK BAT (Igor Elezgarai-Xabier Garalde)
Abenduak 2, larunbata, 16:30, Hondaribia-Jostaldi
2. Zesta-punta, jubenilak:
3. Zesta-punta, nagusiak 2. maila:
4. Zesta-punta, nagusiak 1. maila:
Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Zesta punta binaka ataletan dago jasota lehia hauen informazio guztia.
*Argazkiak: Mutrikuko Danok Bat kluba eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (GEPF). |
|









