Bi txapel Hernanirentzat Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan
2022/01/31 | Lehiaketa
Oier Azpeitiak eskuz banakako kadeteen kategoriako finala irabazi du, eta Jon Jarak jubenilena
Hernani klubarentzat izan dira eskuz banakako beste bi txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Kadete eta jubenil kategorietako finalak izan ziren ikusgai, joan den larunbatean (2022-01-29), Irurako Ametsa trinketan: hain zuzen ere, Hernaniko Oier Azpeitiak irabazi zuen kadete kategoriako finala, bere klubeko Xuban Iturberen aurka; eta Jon Jarak jubenilena, Lapke klubeko Faben Ituarteren kontra:
Urtarrilak 29, larunbata, 10:30, Irura-Ametsa trinketa
2. Eskuz banaka, jubenilak: LAPKE (Faben Ituarte) 7 / HERNANI (Jon Jara) 35
Eskuz banakako lehia bukatuta, binakakoari ekingo diote datorren jardunaldian (2022-02-06) kadete eta jubenil kategorietako pilotariek; nagusietan hasiak dira dagoeneko.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke, hain zuzen ere, espezialitate bakoitzaren eta, oro har, txapelketari buruzko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan finaletako hainbat irudi daude ikusgai. |
|








